XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AlbizturMixio eguna

Iru urtetik bein erri guztietan izan oi dan Mixio-eguna, igaro zan igandean izan genuan gure Elizan.

Eta gai orretzaz egun ortan Gazteiz'ko apaiz argi Anitua jaunak egin zizkigun itzaldi bikañak entzun, eta elburu ortarako Jaunartu eta limosnatxoa ematea ere askok egin genitun.

Gañera, Jesus Erregearen irudi eder baten zozketa ere egin zan.

Eta irudi ori... Errekalde'ko Jauregi'tar Simona'ri egokitu zitzaion.

Beretzat egokitu zitzaionean bere etxera pozik eraman zuan irudi eder ori Simona'k... ez dauka noski saltzeko.

Limosna emanaz izan gaitezen
gu ere Mixiolari,
eta jentillak bear ditugu
gure artaldera ekarri.

Jesus maiteak guztiok-gatik
odola zuan ixuri,
eta guk beti Bera maiteaz
lagun deiogun alkarri.

Txina'n jentillak eta España'n
masoiak buru nai dute,
ta orrelako buru gabeak
Jainkoa ez dute maite.

Bizi dirala biotz okerrak
zuzenduko al dituzte,
bestela oyek beti inpernuan
bizi bearra daukate.

Apaiz jaunai onak diralako gorrotoa
dioten errukarriak badira euskal
errian ere.

Bizkai'ko Arboleda erritxoan aurreko astean apaiz jaun bat maltzurki tiroz il, eta beste bat iya illean utzi zuten berri negargarriak jakin genitun.

¡Eraille oyek ere, nork illa izango dute!.

Eta Gipuzkoa ontan ere, iñori egin bear ez zaizkion petralkeriak apaiz jaunai egiten dabiltzan galtxadunak... nun bizi diran badakit.

¡Erruki ditut gizaxoak!.

Apaldu bear genuken asko
gerade noski arrotzen,
eta arroak atsekabeak
zipozki ditu ematen.

Bere akatsak gorde ezin da
ez daukanari billatzen...
dabillenari ez nuke asi nai
iñoiz lan ortan laguntzen.

LUISTAR.